XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oskola kanpoko paretatzarako eta teilatutzarako *paretatzarako eta teilatutzarako: paretaren eta teilatuaren eginkizuna betetzeko behar zen bezain gogorra zen.

Leihoak eta eskaratz bat ere bazituen.

Ateak eta leihatilak bakarrik falta zituen.

Gizon zoriontsu honek, etxe berri bat zeukan, eta inolako zalantzarik gabe lehengoa baino handiagoa.

Kalabaza honek bere barruan hazi mordoa zeukan, eta jabeak bere auzokideen artean banatu zituen haziak, eta denek erein zituzten beren baratza txikietan.

Urte bete beranduago, denek zulatu zituzten beren kalabazak eta etxebizitzak egin.

Auzoa aldatu egin zen fisonomiaz.

Zenbaitek bi kalabaza elkartu zituen barrendik elkarrengana ematen zutelarik eta horrela etxe handiagoak lortu zituzten.

Irudimena ere lanean hasi zen: kalabaza zatiak, gela handiak, zinema bat, eskola bat...

Kalabazei esker auzoa hazten ari zen.

Denen artean lehen basoa izandako eta erretako eremu bat erosi zuten, eta kalabazak erein zituzten.

Erne ere ugari erne ziren; erdizkakoak aukeratu zituzten eta mekaniko batekin harremanetan jarri ziren eta elkarte bat osatu zuten berarekin, kalabazekin erremolke eta karabanak egiten zituen konpainia sortu zuten.

Geroago untziak egiteko ere balio zutela ohartu ziren eta egituraz luzeskak bihur zitezen, kalabazak ohol batzuren tartean jartzen zituzten, nahi zuten erakoak haz zitezen.

Haziak saltzeko egin zizkieten eskaintza guztiak atzera bota zituzten.

Berenak ziren bakar bakarrik.

Auzoa aurreratu egin zen eta jada ez zioten Bidoitegi deitzen, Kalabazaren Auzoa baizik.

Zenbat eta aberatsago bihurtzen ziren orduan eta gehiago zaindu behar izaten zituzten haziak.

Haziak erosteko ahaleginak hainbeste izan ziren, non Udalak berak ere etxe bikainak, pisu handiak eskaini bait zizkien haziak saltzez gerotan.

Baina haiek ezetz.

Ministeritzak esku hartu zuen arte.

Hirigintza Ministeritzak ere presio egin zuen kalitate kontrol zerbitzuek etxebizitza haiek azter zitzaten, baldintza egokitan ez zeudela erabakiz.

Ministeritzan, etxegile eta hirigintzako konpainia handien eta txaletgileen salaketa ugari jaso zuten, eraikuntza xume, eta aldi berean, hain natural hark behin betirako konpetentzia egingo ote zien beldurrez.

Kalabaza haien paretetan euriak txirrist egiten zuen eta eguzkiari eta haizeari eusten zioten, isolatzaileak eta aerodinamikoak bait ziren.

Eta hain atsegin eta egokiak gertatzen zirenez, udatiar askok erosi (...)